XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Gurekin bazkaldu nahi al duzu? - Eskerrikasko.

- Etxera itzuli behar dut. Nire amak ez daki non nagoen.

- Pena da - esan zuen Annaren amak.

Bere ahotsa oso ederra iruditu zitzaion.

Anna berarekin irten zen.

- Zuk non egiten duzu lo?- galdegin zion Benek.

- Beste logela bat badago esan zuen berak.

- Guretzat, umeontzat. Aitak eta amak sukaldean egiten dute.

- Zenbat anai-arreba dituzu? - Sei erantzun zuen Annak.

Ikusi dituzun lauak eta barnetegi *barnetegi: ikasleak berton bizitzen diren ikastetxea batean alemaniera ikasten duten bi zaharrenak.

- Zuk ere horrela ikasi al zenuen? Nik bakarrik ikasi nuen, aita eta amarengandik esan zuen Annak.

Hortaz harro egongo zela eta arrazoia ere bazuela gainera pentsatu zuen Benek.

Lasterka itzuli zen etxera.

Milaka pentsamendu nahastu ziren bere buruan.

Annak laguna deitu zion.

Annaren aitak lasto koloreko ilea zeukan. Katovice.

Anna oso arrazoizko neska zen.

Zazpik egin behar zuten lo gela batean.

Pobreak beti galtzaile.

Annaren aitari lanik zergatik ez zioten ematen galdegin behar zion aitari.

Ama itzulia zen jada eta lorategian ari zen lanean.

- Zergatik zatoz hain berandu?- galdegin zion amak.

- Annari etxera lagundu diot - erantzun zuen.

Amak beste galderarik ez zion egin eta horregatik nahiko triste gelditu zen Ben. Ez zuen horrelakorik uste.